XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesu-Kristok hola ditu saristatzen haren gomituari leialki ihardesten dutenak.

Meza saindua egun oroz entzunez, eta halaber komuniatuz, ez othe da Jesusekilako batasuna goiz guziez erreberritzen, eta aratseraino atchikitzen?.

Jesus da orduan bizitzen giristinoa baithan, Jesusek du haren ahoz othoitz egiten, Jesus da haren eskus lanari emaiten.

Jesus da harekin ibilzen, haren medioz mintzatzen.

Jesusek du haren gibelean jaten eta edaten, eta akhitua denean sosegua hartzen.

Zorigaitzez, Jesusekilako batasun hori trenkatzen du? bekhatuan erortzen da? hain da gizona izaite flucha!.

Ikhusten da biharamunean urrikiz mindua aphezaren oinetarat erortzen, barkhamendu eskez dagola.

Ah! zer ahalgea guretzat bakharrik aphezaren uztea meza sainduaren erraiten ari delarik!.

Aingeruak, miliunka meza erraiteko denboran kausitzen dire aldare inguruan! han daude, erran baditake, atsegabez betheak ikhusiz giristinoen ezacholakeria.

Terzier maiteak, zoazte mezalat ahal duzuen guziez.

Emozute orobat mezaren entzuteko denbora eta errechtasuna zuen haurreri, zuen sehi eta azpiko guzieri.

Dohatsu aita familiakoa! dohatsu etcheko nausia, bilhatzen dutenean lehenik Jainkoaren zerbitzatzea eta gero beren alderako zerbitzua! sinesten dutenak, etcheko jendentzat hala nola berentzat, othoitza dela estatuko eginbide lehena.